IKUS-ENTZUN

Azkuna Zentroak Zinematekaren 40. urteurrena ospatuko du

Azkuna Zentroak Zinematekaren 40. urteurrena ospatuko du Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria zikloarekin. Urtarrilaren 16tik martxoaren 12ra luzatuko da ziklo hori.

Jean-Luc Godarden Bande à part (1964) filmetik hartutako Classique = Moderne esaerak bi termino biltzen ditu zinemaren arte gisa den paradigma osatzen dutenak. “Gaur egun klasikotzat jotzen dena garaikidea izan zen garai batean, edota disruptorea; eta bidea urratu zuen gaur egungo ekoizpena izateko, teknikaren, pertsonaien edo kontatutako istorioaren bidez. Era berean, berria den guztia automatikoki bilakatzen da tradizional, sorkuntza artistiko gisa hondarra uzten duen heinean”.

Lehen saioa, urtarrilaren 16an izango da John Ford zuzendari handiaren How Green Was My Valley (1941) filmarekin. Ostegun honetan, Alain Resnais zuzendariaren L’année dernière à Marienbad (1961) filma pantailaratuko da. Urtarrilaren 23an, Wim Wendersen Paris Texas (1984) ikusteko aukera egongo da. Hil honetako azken saioak honako hauek izango dira: Nattvardsgästerna (Ingmar Bergman, 1963); Partie de campagne (Jean Renoir, 1946) eta  Spione (Fritz Lang, 1928).

Charles Chaplin, Robert J. Flaherty, Ernst Lubitsch, Michael Curtiz, Roberto Rossellini edo Alfred Hitchcock zinegileen lanak erakutsiko dira datozen hilabeteetan.

Informazio osoa Azkuna Zentroak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button