IKUS-ENTZUN

Bizimodu tristeetatik urruntzeko ahalegina

An Elephant Sitting Still (Hu Bo, 2018) izeneko filma pantailaratuko dute gaur FAS Zineklubean. Ohi den bezala, Bilboko El Carmen aretoan izango da emanaldia, oraingo honetan 19:00etan hasiko da.

Aditu askoren arabera, film ederra eta harrigarria da gaur FAS-ek proposatuko duena, “gertaera zinematografiko harrigarri bat da”.
Bertan, egun bat igarotzen da, egunsentitik iluntzera arte, eta hainbat pertsonaia tren bat hartzen saiatzen dira beren bizimodu tristeetatik urruntzeko, itxiak sentitzen diren hiri ilun eta kaotiko batetik urruntzeko. Guztiak ari dira Manzhouilera iritsi eta elefante handia eserita ikusteko ahaleginetan; lo dagoen erraldoia bera, Txinaren beraren alegoria moduan.

Hu Bo zuzendariaren lehenengo filma dela kontuan izanda, esan behar da itzelezko lana dela, “bere perfekzioagatik harritzen duena. Harribitxi bat”. Film depresibo eta edertasun gris batez horniturik, ezkorra esentzian eta zinismoz beterik.

Eta beste datu harrigarri bat. Hu Bok filmaketa bukatu zuenean bere buruaz beste egin zuen, 2017ko urrian. 2018ko otsailean Berlinalen estreinatu zen (ia  lau ordutako filma da), eta saria eman zioten opera prima onenari. FIPRESCI saria ere jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu