LITERATURA

“Bizi ondorengo heriotza: Nevadako kontakizunak”

Atzo, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Muerte después de vida: relatos de Nevada eta Bizi ondorengo heriotza: Nevadako kontakizunak (Pamiela) liburuak aurkeztu ziren. William A. Douglass egilearekin batera, Miel Angel Elustondo idazlea, eta Anton Garikano itzultzailea bildu ziren.

Lan berri honetan, Nevadako idazleak hamahiru narrazio bildu nahi izan ditu, bere buruaz idazteko beta hartzeko. “Bera Nevada zen eta bere istorio guztiak Nevadako kontuak ziren. Bizitzaz zekien guztia blaitzen zuten goi desertuko usain eta kolore ñabarrek[…]”.
Liburua euskaraz eta gazteleraz argitaratu du Pamielak, eta laster batean ingelesezko bertsioak ere argia ikusiko du.

William A. Douglass ikertzailea Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Programako bultzatzailea izan da, eta bertako zuzendari urte askotan. Bizi osoan zehar ikertu ditu talde etnikoak, nortasuna, emigrazioa, genealogia eta bereziki Euskal Herrikoa. Bereak dira Death in Murelaga (1969), Amerikanuak, Basques in the New World (1975), Global Vasconia: Essays on the Basque Diaspora (2007), Basque Culture: Anthropological Perspectives (2007) edo Terrorista nire baitan (Pamiela, 2011).

1998tik hona, ohorezko euskaltzaina da, eta Eusko Jaurlaritzako Lagun Onari saria eskuratu du Euskal Herriaren alde eginiko lanarengatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button