ARTEA

“Bitamine Faktoria”sormen lantegiaren sorkuntzarako laguntzak

Bitamine Faktoriak Sorkuntzarako Mugaz Gaindiko 5. Laguntzak deialdia zabaldu du. “Deialdi honek bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu”. Proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 5ean amaituko da.

Gipuzkoan, Lapurdin edota Nafarroan jarduten dutenentzat dago zuzenduta, eta egiten den edozein sorkuntza diziplina onartzen da. “Obrak ekoizteko laguntza ikus-arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, eszenan, literaturan, diseinuan, komikigintzan edo beste edozein sorkuntza diziplinatan. Kultur proiektuen ekintzailetza: ekitaldien edo/eta kultur espazioen kudeaketa nazio mailan eta nazioarte mailan. Obraren erakusketa”.

Proposamenak aukeratzeko orduan kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte-hartzea eta mugaz gaindiko izaera aintzat hartuko dira.

Horretarako bideratuko den kopurua ekonomikoa 1.000 euro gehienez izango da,  bai eta Bitamine Faktoriako lantaldearen laguntza ere.

Deialdi osoa hemen irakur dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button