ESZENA

Denis Rafter-ek irabazi du Artez Blai nazioarteko saria

Arte Eszenikoei buruzko Ikerketarako Artez Blai Nazioarteko III. Sariko epaimahaiak (Berta Muñoz, Borja Ruiz eta Carlos Gil) orotara mundu osoko 19 lan aztertu behar izan ditu, besteak beste, Euskal Herrikoak, Madrilekoak, Valentziakoak, Amerikako Estatu Batuetakoak edo Argentinakoak.

Azkenik, Denis Rafter irlandarra saritu dute Hamlet en España lanarekin. Epaimahaiaren aburuz, lan hori doitasun zientifikoarekin egin da, egilearen ezagutza filologikoa eta bere ikasketa eszenikoa konbinatuz, eta modu dinamiko, eskuragarrian eta didaktikoan gauzatu da.

Denis Rafter Dublinen jaio zen, baina Espainian bizi da aspalditik. Antzerkigintzarekin lotu zen txikitatik eta Abbey Theatre Irlandako antzerki nazionalean hezi zen, non naturalismoa aktoreen lanaren oinarri den. Londreseko Guildhall musika eta drama eskolan ere izan zen. Rafter, ezbairik gabe, aldakortasun handiko antzerkigilea da, bai aktore, zein zuzendari edo idazle gisa.

Artez Blaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button