BESTELAKOAK

Bitamine Faktoria, sorkuntza-ehuna sendotzen

Bitamine Faktoriak 2015eko sorkuntzarako, mugaz gaindiko laguntzen deialdia egin du sortzaile banako eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babesteko eta bultzatzeko. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31n amaitzen da.

Laguntza hauek mota ororen sortzaileen obrak, izaera berritzaileko proiektuak eta libre aukeratutako oinarri eta edukiak dituzten jarduerak ekoizteko izango dira, eta Gipuzkoa eta Lapurdi probintzietan garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago. Obra-ekoizpena ikusizko arteetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan izango da.

Proiektuak aukeratzeko orduan kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte-hartzea eta mugaz gaindiko izaera dira eskaeretan baloratuko diren irizpide nagusiak.

Parte hartu ahal izateko, curriculum vitae, egindako lanen dosierra, azken bi urteetan egindako jardueren deskribapen laburra, eskatu duen laguntzaren xedeko proiektuaren dosier espezifikoa eta proiektuaren edo jardueraren memoria osoa bidali behar dira, besteak beste.

Deialdiaren datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue: bitamine.net 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button