BESTELAKOAK

“Birusak, distopiak eta mundu berriak” aztergai, Jakin Jardunaldietan

COVID-19 gaitzaren osteko egoera, irudia, edota etorkizuneko panorama aztertuko dituzte aurtengo Jakin Jardunaldietan Birusak, distopiak eta mundu berriak gaiarekin. Uztailaren 16an egingo dira Usurbilen, UEU, Jakin eta Usurbilgo Udalaren elkarlanari esker.

Egun horretan zortzi aditu elkartuko dira: Mario Zubiaga, Joseba Azkarraga Etxagibel, Arantza Etxeberria, Teresa Larruzea, Irati Zubia, Lorea Agirre, Aizpea Otaegi eta Agurtzane Solaberrieta.

Lorea Agirre Jakineko zuzendariak  adierazi duenez, “COVID-19ak izua zabaldu du, eta izua errealitate distopikoaz erditu eta distopiak normaltasun berria ekarriko omen du. Bitarte horretan, sistemaren aldamio ezkutuak, egiturazko akatsak eta mito eta usteen hauskortasuna azalera atera dira: eskubide soziopolitikoak berrogeialdian, autoritate bakarra indarrean, informazioaren anabasa eta gezurraren zabaltzea, naturaren gainustiaketa, bizitzaren prekarizazioa. Eta horren kontrakarrean, baita jendearen arteko elkartasun uholdea ere: injustizia sozialari erantzuteko berariazko egiturak han eta hemen, publikoaren eta komunalaren arteko lankidetza berriak eta bestelako gizarte bat pentsatzeko eta eraikitzen hasteko diskurtsoak. Distopiari utopia bat”.

Segurtasun neurriak ahalik eta modu egokienean bermatuz, egun bakarreko jardunaldia egingo da uztailaren 16an izango da Usurbilgo ikastolan. Izena emateko epea zabalik dago UEUren udako ikastaroen atalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button