MUSIKA

Birds In Row frantses hardcorea, igandean Portugaleten

2012an sortutako hirukote frantsesak We Already Lost The World disko berria aurkeztuko igandean, euren ohiko zuzeneko indartsuarekin. Hitzordua Groove aretoan izango da gaueko 21:30etatik aurrera.

Amorruz betetako zuzenekoak dira Birds In Row talde horren ezaugarriak. Hala ere, euren hardcorearen erritmo oldarkorrak,  hunkiberatasun bereziaren sentipenak transmititzen dizkio publikoari eta  We Already Lost The World disko berriarekin, bestelako dimentsio bat erakusten du oholtza gainean.  Amenra, Converge edota Neurosis bezalako talde mitikoen ondoan oholtzan esperientzia hartuta, taldearen bilakaera nabarmena ikusten da bere zuzenekoetan.

Eta euren ondoan, kontzertua zabalduz, Gernikako Tooth taldea arituko da bere post hardcorearekin. Talde honek, bere Amaierarik ez…  diskoren aurkezpen bira bukatutzat emango du igandeko kontzertuarekin.

Kontzertuaren informazio gehiago, Tooth taldearen sareetan duzue euskaraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button