IKUS-ENTZUN

Aspaldiko lehen grebak protagonista, “Zerrauts Ogia” dokumentalean

Eguzki Bideoak, Geronimo de Uztariz Institutua eta Memoriaren Bidea elkarteek elkarlanean egindako lana da Zerrauts Ogia. Joan den hilean dokumentala Iruñean estreinatu eta gero, orain Gernika eta Donostiatik pasatuko da saioa. Hala, ostiral honetan, martxoak 6, Gernikako Astran emanaldia izango da, 18:30ean, eta ondoren, Patxi Egilaz zuzendariarekin solasaldia izango da.

Halaber, datorren astelehenean, Donostiako Koldo Mitxelena aretoko pantailan ikusteko aukera izango da, 19:00etan, eta bertan emanaldiaren ostean, Patxi Egilaz zuzendariarekin eta Iosu Chueca EHUko historialarekin solasaldia izango da.

Dokumentalak frankismo garaian egindako lehen grebak aurkezten ditu, 1947 eta 1951 bitartekoak. “1936ko estatu kolpearen eta osteko gerraren ondorioz gosea eta urritasuna zabaldu ziren Francisco Francoren diktaduran. Erregimen politikoak odola eta kartzela erabili zituen une horretako gizon-emakumeen kontra; baina klase herrikoiek duintasuna eta kuraia mantendu zuten, haien bizi baldintzen eta askatasunen alde borrokatuz. Hasierako protesta marmarra izan zen, ostean egin zuten oihu grebek”.

Lan honen irudietan protesta haietako protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak azaleratzen dira.

Berria egunkarian, Patxi Egilaz zuzendariari egindako elkarrizketa irakur daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button