IKUS-ENTZUN

Billy Wilder-en “The Apartment”, pantaila handian

Billy Wilder zinegile klasikoak 1960an filmatutako The Apartment filma pantailaratuko dute ostegunean, Bilboko BBK Aretoan, 20:00etatik aurrera, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Emanaldia Arrebato Zinemarekin batera ondu dute.

Wilder-en The Apartment film aski ezaguna da, batez ere zinemaren historian egin den amaiera gogoangarriena duelako: “Inor ez da perfektua”. Jack Lemmon eta Shirley McClain aktoreek antzeztua, filmak CC Baxter (Lemmon) Manhattan-eko aseguru konpainiako langile baten istorioa kontatze du. Ezkongabea, bakarrik bizi da bere apartamentuan; pisua, noizbehinka, bere nagusiei uzten die, haien maitasun-zitak gauzatzeko. Mesede horien bitartez, enpresan gora egiteko asmoa dauka Baxterrek. Egora, baina irauli egingo da enpresako igogailuzaina (MacLaine ) ezagutzerakoan, izan ere, igogailuzainarekin maitemindu egingo da, baina igogailuzaina Baxterren apartamentua erabiltzen duen enpresa-buruetako (Fred MacMurray) baten maitalea da.

Filmak bost Oscar sari irabazi zituen; tartean, film, zuzendari eta gidoi onenaren sariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button