MUSIKA

Bill McHery, Fortia eta Del Val Trío hirukoteak abiatuko du ostiralean “Bilbao Distrito Jazz”

Bill McHery, Fortia eta Del Val Trío taldearen emanaldiarekin hasiko da ostiralean,  Otxarkoagako udaltegian, Bilbao Distrito Jazz egitarauaren 20. edizioa. Bill McHenry, saxo tenorea; Manel Fortiá, kontrabaxua eta Gonzalo del Val, batería dira banda osatzen duten hiru musikariak. Kontzertua 19:30ea hasiko da. Bilboko Udalak eta Bilbaina Jazz Clubak elkarlanean ondutako ekimena da Bilbao Distrito Jazz egitaraua.

Jazz zikloaren antolatzaileen arabera, “oso jatorri eta ibilbide desberdinak izan arren, egungo jazz eszenaren barruan erreferentziazkoak diren hiru musikari dira. Ameriketako Estatu Batuetako Bill McHenry saxofoi jotzaile handia, Gironako Manel Fortià kontrabaxu jotzailea eta Mirandako Gonzalo Del Val bateria jotzailea, armoniarik gabeko hirukote honetan elkartu dira, lehentasuna melodiak eta edertasunak duten jazz elkarrizketa ezartzeko”.

Zikloa martxoaren erdi aldera arte luzatuko da: otsailaren 15ean, Larry Porter Trío, Bertendona institutuan; otsailaren 22an, Vicente Espí Quartet Espiral, Bidebarrietako liburutegian; martxoaren 1ean, Urjauzia, Sarrikoko Musika Kontserbatorioan; martxoaren 8an, Yuhan Su Quartet City Animals, Begoñako udaltegian; eta, azkenik, martxoaren 15ean, Ana Bejerano Quartet, Errekaldeko udaltegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button