Nontzeberri

Bilborock Aretoa musikaz beterik Aste Nagusiko jaietan

Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local erakustaldiaren 34. edizioak 16 kontzertu programatu ditu abuztuaren 17tik 24ra, bi saiorekin, 20:00etan eta 21:00etan. Bilborock areto mitikoan, 45-50 minutuko kontzertuak izango dira arratsaldero.

Hautatutako talde eta artisten artean (edizio honetako deialdira guztira 105 aurkeztu dira), “kide guztiak edo batzuk emakumeak dituzten taldeak nabarmendu behar ditugu (hamaseitik sei, kasu batzuetan emakumeak taldearen gidari izanik). Euskarari dagokionez, lau talde dira euskaraz abesten dutenak. Jatorriari dagokionez, 34. edizio honetan talde asko bilbotarrak dira: hamaseitik zortzi. Aukeratu diren gainerako taldeak Getxo, Barakaldo, Santurtzi, Basauri, Orduña, Amorebieta-Etxano, Plentzia eta Ondarroakoak dira.”

Aste Nagusiko erakusketa horretan, jazza izan ezik, musika mota oro entzungo da: metal, pop-rock, folk, rap, hip-hop…,. Aurten, lehiaketa metalarekin hasi eta amaituko da. Lehenengo egunean, abuztuaren 17an, Incursed etorriko da, folk metal musikarekin. Beraiekin batera, Voltium taldea (thrash). 2019ko erakusketa amaitzeko, bigarren zapatuan, hilak 24, death metaleko kontzertu bat izango da, black ukituekin: Knives eta Aesthetic.

Oholtzatik pasatuko diren beste talde batzuk honakoak dituzue: Colajets, Pomeray, Las Sexpeares, Rosebud, Endika Sangróniz, Bringas, General Lee, Arrano Pertxa Eta Lengu Iluna, La Medizinah, Desira, Noa Cliff, Alain Concepción, eta abar.

2019ko deialdiari 105 talde eta artistak erantzun diote, haietako 26 emakumez eratuak, 20 euskaldunak eta 11 abestiren bat euskaraz dutenak. Izena eman duten taldeetatik 60 Bilbokoak dira. Gainerakoak, berriz, Bizkaiko zenbait herritakoak: Ezkerraldea, Eskuinaldea, Uribe Kosta, Busturialdea, Enkarterri, Durangaldea, Arratia-Nerbioi, Meatzaldea, Lea-Artibai eta Txorierri ordezkatuta daude.

Exit mobile version