BESTELAKOAK

Bilboren historiari buruzko komikia

Bilboko Udalak Bilboren historiari buruzko Bilbao, historia apur bat komikia argitaratu du, nahikoa ezezagun diren hainbat kontu biltzeko eta jendeari ezagutzera emateko.

Estudios Durero argitaletxeak osatu duen Bilboren historiari buruzko argitalpen berri honek bisita gidatuetan parte hartzen duten haur eta gazteentzako ikasmaterial ederra izan daiteke eta modu horretan, bisita gidatuaren edukia aberastuko du.

Hiriaren historiari egindako errepaso egiten da bertan, eta hainbat toki enblematiko beste modu batea ikusarazi. Hala, “Itsasadarreko ibai-bazterrak, San Anton eta Ibeniko kaietako merkatari eta marinelen lehenengo Bilbo hura,  Bilbo Zaharreko eta Miribillako meatzarien oroitzapenak, Areatzara egindako lehen zabalgune edota Abandoko zabalera. Eta apur bat aurrerago, Guggenheim Museoa, XX. mendearen azken laurdeneko errauts industrialetatik birsortutako XXI. mendeko Bilbo berriaren ikurra”.

Beste aldetik, hainbat pasadizo eta bitxikeria ere kontatzen dira, tartean, honakoak: “Artxandako Hirumugarrieta trikuharrien ondoko duela 4.500 urteko silexezko lanabesen eta Erribera kalean zegoen I. mendeko txanpon erromatarraren aurkikuntza, Hiriaren XIV. mendeko sorrera bikoitza, ehunka urtez bilbotarrak babestu zituen zazpi metroko harresi sendoa, Bilboko Kontsulatuak Brujas hirian (Belgika) zuen egoitza, XVII. eta XVIII. mendeetako matxinadak eta bestelako gatazka sozialak, edota Estatu osoko lehenengo tranbia elektrikoaren hasierako joan-etorriak, XIX. mendearen amaieran”.

Horrela, Bilboko Udalak historiarekiko jakin-mina sustatu nahi du gazteenen artean, Bilbao, historia apur bat komikiari esker.

Lan hori gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez argitaratu da, eta luze gabe www.bilbao.eus udal webgunean ere eskuratu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button