BESTELAKOAK

Bilbon kultur jarduerak sustatu nahi dira

Bilboko Udalak Kultur Proiektuen Poltsa bat sortu du kulturaren eta sormenaren alorreko profesionalen eta entitateen proposamenak jasotzeko, eta era berean, sektorea dinamizatzeko eta COVID-19k eragin dituen ondorioak arintzeko. Edozein kultur edo sormen alorretako proiektuak jasoko dira.

Gehienez 20 proiektu onartuko dira, eta horiexek aurtengo Bilboko kultur programazioan txertatuko dira. Arte bisualak, arte eszenikoak, ondarea, musika, ikus-entzunezkoak eta multimedia, liburuak eta prentsa, artisautza, arkitektura, publizitatea eta komunikazioa, bideo-jokoak, diseinua, moda, gastronomia eta zeharkako jarduerak hartuko dira kontuan. Proposamenak bideratzeko berrehun mila euro baino gehiago gordeko dira.

Proiektuak  uztailaren 30era arte aurkeztu ahalko dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz, helbide elektroniko honetan: cultura@bilbao.eus

Informazio gehiago Bilboko Udalaren webgunean topatuko duzue, edota gorago jarritako helbide horretara idatzita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu