Nontzeberri

“Bilbon Eskolatik Antzerkira” programa abian da

Hezkuntzarako tresna gisa, Bilboko Udalak Bilbon Eskolatik antzerkira programa abiatu du beste behin. Eskola Antzerki Lehiaketarekin batera, 25. urteurrena beteko du. Beste askotan egin den bezala, Bilboko ikastetxe guztientzat zabalik dagoen programaren helburua argia da: “arte eszenikoetarako ikus-entzule berriak prestatzea eta txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzea”. Aurten, 25. urteurrenarekin bat etorriz, Estatutik kanpotik ere helduko dira taldeak. Eskolako antzerki denboraldia azaroaren 18an inauguratuko da, Campos antzokian, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako antzezlan batekin

Urtero makina bat ikaslek izaten dute antzerkira gerturatzeko aukera Bilbon Eskolatik Antzerkira ekimenaren programazioari esker. Joan den urtean “4.874 ikasle inguruk (33 ikastetxe) harremana izan zuten arte eszenikoekin, euskal artista eta konpainiekin, baina baita Estatuko gainerako lekuetakoekin ere, musikak, dantzak, txotxongiloen antzerkiak edo poesiak euren lekua duten, eta hainbat lengoaia eszeniko erabiliz mota guztietako gaiak lantzen eta eszenan-jartze anitzak erakusten dituzten ikuskizunen bitartez”.

Ikasturte berri honetarako 14 emanaldi programatu dira, ibilbide eta esperientzia luzeko sei konpainiaren eskutik: Teatro Corsario, Onírica Mecánica, Mons Dansa, Anita Maravillas Teatro & Portal 71, Teatro Paraíso eta Factory Compagnia Transadriática italiarra. Konpainia horiek Campos Antzokian, Azkuna Zentroko auditorioan eta Otxarkoagako udaltegian arituko dira.

Era berean, Kultura Sailak Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berria antolatuko du 2019/2020 ikasturte honetan. Irabazten duten taldeentzat “dirutan banatuko diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Modalitate bakoitzeko (7 guztira) lan irabazleek diploma bat eta 300 euro jasoko dituzte, eta, horrez gain, euren sorkuntza lana ikus-entzuleen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Arriaga Antzokian ospatuko den Eskola Antzerki Jaialdiaren barruan”.

Exit mobile version