ARTEA

Bilboko Zirkuituaren 10. edizioa prest

Arte eszenikoen alorraren baitan, bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen ekimena da Zirkuitua. Otsailean hasi (3an) eta apirilean (14an) amaituko da ekimena.
Alicia Otxandategi programaren arduradunak esan duenez "…bertoko konpainiek zortzi antzerki eta dantza ikuskizun eszenaratuko dituzte, Otxarkoagako, Begoñako, Abando-Barrainkuako eta Altamirako udaltegietan, Iturrigorri-Peñaskal eta Zurbaranbarri ikastetxe publikoetan, Solokoetxeko institutuan eta, Bilboko Berreginen Museoan".

Zirkuituaren hamaikagarren edizio honen hasieran eszenatokira igoko diren konpainiak hauexek izango dira: Dakumene Teatro y Danza, Luna Llena, Gilkitxaro Antzerki Taldea, Nidursan Teatro, Khea Ziater, Tearto Teatro, Nexo Teatro eta Tandem Teatro.
Konpainia horietako batzuek programaren aurreko edizioetan hartu izan dute parte, eta, euren proposamen eszenikoen kalitatea dela eta, BAD-en, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiko azken edizioan ere hartu izan dute parte.
Eskainiko diren lanen artean bi euskaraz izango dira: Gilkitxaro Antzerki Taldearen 8 begi eta Khea Ziater-en Gloriaren kantua.

Komedia, dantza garaikidea, maitasuna eta maitasunik eza erakusten duten istorioak, ideien antzerkia, bizitzeko desioaz hitz egiten duten antzezlanak edo absurduaren antzerkia izango dira lauhileko honetan eskainiko diren lanen moldea.

Zirkuitua programak aukera eskaintzen die sortzaile eta antzerki eta dantza talde berriei euren lanak eszenaratzeko eta jende aurrean aurkezteko. Ekimenak arrakasta handia lortu du, urtero-urtero jarduera honetan parte hartzen duten ikus-entzuleen artean.

Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak otsaileko, martxoko eta apirileko asteazkenetan edo ostegunetan eskainiko dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button