ESZENA

“Bilboko Zirkuitua” ekimenean, emakumearen rola agerian

Gaur berton, Bilboko Zirkuitua ekimenaren barruan, historian zehar emakumearen rola nolako izan den agerian utziko du Mama Crea taldeak Históricas: Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la historia izeneko saioarekin. Hitzordua San Frantziskoko udaltegian izango da, 19:30etik aurrera.

Mama Crea konpainiaren Históricas: Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la historia ikuskizunak historian zehar isilarazi diren emakumeen ahotsa berreskuratu nahi du pieza eszeniko txikien bidez.
Emakume batzuek historia egin zuten arren, zientzialariak, idazleak, margolariak edo abenturazaleak oso gutxitan aurki ditzakegu testuliburuetan. Horietariko batzuk, gaur egungo egunetara ekarriko dituztenak honakoak dituzue: Isadora Duncan, Berthe Morisot, Paz Diaz Dominguez, Dolores Ibarruri, Ines Muñoz, Flora Tristan eta Moscoso, Concepcion Arenal, Olympia de Gouges, Helen Keller eta abar.

Emakume horiei gorputza emango dieten antzezleak Ainhoa Arrubal, Amaia Urrutia, Josune M. Llamas, Ane Garai, Paloma Hilario, Lara Campos, Vicky Ojea, Iraia G. Cavero, Esther Lobato eta Josune Garca dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button