ESZENA

Bilboko “Zirkuitua” antzerki-zikloa gaur hasiko da

Bilboko udaltegietan garatu ohi den Zirkuitua antzerki-programa gaur hasiko da, eta lehenengo hiruhileko osora zabalduko da. XV. edizioak honek 11 konpainiaren 17 emanaldi bilduko ditu, apirilaren 21era bitarte.

Gaur hasiko da, hain zuen, Zirkuitua Abando – Barrainkuako udaltegian. Bertan, Bea Insak Dorita, cocinera antzezlana taularatuko du. Ironiaz beteriko komedia dibertigarria da. Otsailean, gainera, Otxarkoagan ere aurkeztuko da. Bihar, halaber, Maite Guevarak Soltarlo al aire San antzeztuko du Frantziskoko udaltegian. Obra  horrek ere barre-algarak eragiten dituen, clown estiloko komedia baita. Edizio honetan emakumez osaturiko konpainien presentzia nabarmena.

Horretaz gainera, euskarazko lanez gozatzeko parada ere izango da; esaterako, otsailaren 12an, Begoñako udaltegian, Bibote gorriak taldeak aurkeztuko duen Off the record lana. Galder Perezek idatzi eta zuzendutako komedia beltza da. Aktoreak, berriz, Ane Zabala eta Aiora Sedano dira.
Obrak hauxe kontatzen du: “Karmele Fernandezek, praktiketan dagoen kazetariak, Arantzazu Garmendia elkarrizketatu behar du. Gaur egungo euskal enpresaririk arrakastatsu eta garrantzitsuena da Garmendia anderea. Elkarrizketak aurrera egin ahala, euskal enpresaren munduan azken hamarkadan izan den iruzurrik handiena deskubrituko du kazetariak. Baina egunkarietarako berri freskoa izan zitekeena kazetariaren tormentu bilakatuko da”.

Informazio gehiago: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button