ESZENA

“Bilboko Zirkuitua” antzerki eta dantza talde berrientzako zikloa

Bihar, hilak 27, hasiko da Bilboko Zirkuitua antzerki eta dantza sortzaile hasiberrientzako egitaraua, zeian Bilboko udalbarrutietara zabalduko den. Bilboko Udalak ondutako programazio zabala da zirkuitua. “Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan”.

Hala, azaroaren 30era bitarte, zikloak hamabost emanaldi bilduko ditu, lehenengoa, hain justu, bihar bertan egingo da, Otxarkoaga Udaltegian, 19:30ean: Atakados taldeak ¡Hoy, Milagro! izenburuko lana taularatuko du. Ostiralean, halaber, Castaños Udaltegian, 19:30etik aurrera, Enriqueta Vegak Diva Di Palo aurkeztuko du.

Euskarazko antzerkigintzak ere izango du bere lekua zirkuituaren baita. Hala, urriaren 3an, ATX Teatroa konpainiak Tomiris aurkeztuko du Begoña Udaltegian. Obra hori azaroaren 16an ere ikusi ahalko da,Errekalde Udaltegian. Azaroaren 8an, halaber, Zirkozaurrek Vademekum taularatuko du Castaños Udaltegian, 19:30ean,hori ere euskaraz. e.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button