IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioa prest

Maiatzaren 2tik 11ra Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioa egingo da. Data hori heldu baino lehen ekitaldiaren antolatzaileek bestelako jarduerak eskainiko dituzte, eta hala, hilean behin, Golem-Alhondiga zine aretoetan estatu mailako aurre-estreinaldi bat eskainiko da. Lehenengoa saioa hilaren 31n izango da, 20:00etan, Verano del 84 (2018) Kanadako filmarekin.
Otsailaren 21ean, Nicole Kidman protagonista duen Karyn Kusama zinegile estatubatuarraren Destroyer (2018) lana ikusi ahalko da. Eta martxoaren 7an, Koldo Serraren eskutik, 70 binladens estreinatuko da.
Horrez gain, BilbaoArterekin lankidetzan, Mary Shelley idazle britainiarraren gaineko zikloa programatu da. Ziklo horren barruan sei emanaldi eskainiko dira martxoaren 28tik aurrera. Zine garaikidera itzuliz, otsailean, Javier Gullónen eta Alfredo Monteroren La Cueva (2014) eta Errementari (2018), Paul Urkijo gasteiztarraren lehen filma eskainiko dira.
Beste alde batetik, Zinegoakekin lankidetzan, otsailaren amaieran Yann Gonzalez zinegilearen Un couteau dans le coeur film luzea eskainiko da, eta Loraldia jaialdiaren eskutik, Iratxe Fresneda zinegile eta EHUko irakasleak Lurralde Hotzak aurkeztuko du apirilean.
Ondutako programazioaren barruan, eta literaturaren arloan, zenbait topaketa programatu dira misterioa maisutasunez lantzen duten egileekin, hala nola, Félix J. Palma, Nacho eta Javier Sierra. Komikiaren mundua ere presente egongo da, eta martxoaren 20an, El Torres-ek hitzaldia eskainiko du Bizkaiko Foru Liburutegian.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoa kanpora aterako da, eta Bizkaiko beste udalerri batzuetara joango da. Barakaldo eta Arrigorriaga izango dira zine saioak jasoko dituzten udalerrietako batzuk.
FANT 25eko kartela, eta bestelako kontuak www.fantbilbao.eus webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button