IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak lanak bidaltzeko epea zabaldu du

Datorren urteko maiatzaren 2tik 11ra egingo da FANT, eta bere 25. ediziorako lanak aurkezteko epea ireki du. Kopiak aurkezteko azken eguna 2019ko martxoaren 1a izango da.

FANT 25ek 3.000 euroko bi sari eta epaimahaiaren iritziz Euskal Herriko film labur hoberenarentzako 2.000 euroko saria banatuko ditu. Horrez gain, 1.500 euroko saria ere bada, Panorama Fantastiko Laburra saileko Film Labur Onenarentzat. Sekzio Ofizialeko Film Luze Onenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Onenak, 2.250 euro.
Eta horrez gain, edizio horretan ere Sekzio Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien ohorezko sari hauekin jarraituko da: Gidoi Onenaren Saria, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak ematen duena, eta Zuzendaritza Berritzaileenari ematen zaiona, FAS Zine Klubaren eskutik. Zinemaldi Fantastikoak FANTROBIA Sariarekin ere jarraituko du, zine fantastikoaren barruan, azken urteetan gorantz doan balio gisa azaldu den pertsonari emango zaiona.
Bigarren urtez jarraian Unión de Actores Vascos-Euskal Aktoreen Batasunaren  ohorezko saria emango zaio Euskal FANT Laburra Sekzioko antzezpen onenari.

Gogoratu, kopiak jasotzeko azken eguna 2019ko martxoaren 1a izango da. Gainerako informazio guztia, zinemaldiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button