IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak bere 25. edizioko programazio guztia aurkeztu du

FANTek bere 25. edizioa antolatu du aurten, eta gaur goizean, FANTeko Zuzendariak Justo Ezenarrok Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak lagunduta, maiatzaren 2tik 11ra egingo den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren programazio guztia aurkeztu du.

Guztira 18 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean, tartean estatu mailako zazpi premiere ( The Chain, The Hole in the Ground, One Cut of the Dead edo You might be The Killer filmak, besteak beste). Beste aldetik FANT Laburrean sailak 20 lan eskainiko ditu, horietatik 10 euskal zinegileek egindakoak, eta lan horiek, 3.000 euro jasoko dituen Film Labur hoberenaren saria lortu ahal izango dute. Horrez gain, Epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena, 3.000 eta 2.000 eurorekin, hurrenez hurren.

FANT Maisuak sekzioaren barruan, zinemaldiak, duela denbora gutxi hil diren erreferentziazko hiru zuzendariri eskainiko die omenaldia, Larry Coheni, Nicolas Roegi eta Jordi Grauri. Horrez gain, FANT Erreskatean atalak Gary Shermanen Muertos y enterrados (1981) eskainiko du, eta Emanaldi Bereziak sailak bi lan jasoko ditu: Peter Stricklanden In Fabric (2018) eta S. Craig Zahlerren Dragged Across Concrete (2018).

FANTEk FANTastikoaren Izarra bi sari emango ditu: Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrari eta J. A. Bayona zinegile bartzelonarrari. Zinemaldiaren omenaldia jasoko dute inaugurazio ekitaldian (Campos Antzokian, maiatzaren 3an) eta edizio honen amaiera ekitaldian (Guggenheim Bilbao Museoan, maiatzaren 10ean), hurrenez hurren.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA Saria emango dio bere opera primarekin Desenterrando Sad Hill (2018) dokumentalarekin, Sitgeseko Zinemaldiko Film Onenaren Noves Visions saria irabazi duen Guillermo de Oliveira zinegile galiziarrari.

Programazio potoloaren gaineko xehetasun guztiak FANTek ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button