IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa inoiz baino beteago dator

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren-FANTen 24. edizioa maiatzaren 4an jarriko da martxan. Egun horretan, Campos Antzokian, 20:00etan, Johannes Roberts zinegile britainiarraren Los extraños: Cacería nocturna lanaren estreinaldia izango da.

Aurtengo edizioan, 18 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean, eta tartean oso kritika onak jaso dituzten Salyut 7, The Endless edo A Day filmak ikusiko dira, besteak beste.

Aurtengo FANTastikoaren Izarra saria Joe Dante zine zuzendariari emango zaio, eta hori dela eta zinemaldiko FANT2FUN sekzioaren barruan, ikus-entzuleek egile horren bi lan klasikoz gozatu ahal izango dute: Gremlins (1984) eta The Howling (1981).

Beste aldetik, FANT Laburrean sailak 20 lan eskainiko ditu, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak, eta lan horiek 3.000€ jasoko dituen Film Labur hoberenaren saria lortu ahal izango dute. Horrez gain, Epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena, 3.000 eta 2.000 €-rekin, hurrenez hurren.

FANT Maisuak sekzioaren barruan, zinemaldiak 2017an hildako erreferentziazko bi zuzendariri eskainiko die omenaldia, Tobe Hooperri eta George A. Romerori. Horrez gain, FANT Erreskatean atalak William Dieterleren Portrait of Jennie lanaren kopia bermasterizatua eskainiko du, estreinatu zenetik 70 urte bete direnean.

FANTROBIA Saria ere ez da faltako eta aurten Errementari lehenengo lan luzea estreinatu duen Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari emango zaio.

Baina gogoratu, zinemaldia era ofizialean martxan jarri aurretik, PRE-FANTek, aurtengo edizioan ere, zenbait jarduera eskainiko dituela apirilaren 23tik 27ra, Kale Nagusiko BBK Aretoan, Guggenheim museoan eta Bilborocken.

Egunez eguneko informazio zehatza jaialdiaren webgunean kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu