ARTEA

Hemen gaude XXI. mendeko emakume artistak

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Batzar Nagusiek duten bildumako hainbat lanarekin erakusketa bat osatu da, baina kasu honetan emakume artista batzuen 20 artelan baturik, eta XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude! izenburupean. Bizkaiko parlamentuak bere II. Berdintasun Planean sartu dituen ekintzen artean kokatu behar da ekimen hori.

Erakusketan Dora Salazar Romo, Leire Sanchez Osta, Mari Puri Herrero Martinez de Nanclares, Maria Cortina Alvarez, Sandra Rilova, Nekane Manrique Mezquita, Andrea Abalia, Lide Kaltzada Uriagereko, Aitana Campo Garcia, Raquel Asensi, Damaris Pan Vega, Claudia Aguinaga, Estibaliz Ortiz de Laiseca, Angela Rivas Pascual, Mara Ona Lapiedra, Leire Lacunza Miranda, Paula Huarte Cosin, Amaia Molinet, Andrea Plaza Blanco eta Ihintza Arakistain Lopategiren lanak bildu dira.

Erakusketaren helburua, emakumeak artearen munduan dauen lekua aldarrikatzea eta emakume artistak ahalduntzea da, euren ikusgaitasunaren eta aintzatespen publikoaren bitartez.

Lurraldeko emakume artista guztiei egindako omenaldia izan nahi duen erakusketa hau  maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button