LITERATURA

Bilboko Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

Urte gorabeheratsua izan arren, urriaren 2tik 11ra, Bilboko Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Ja! Jaialdia  egingo da.  Ekimenaren helburua literaturaren eta artearen umorea adimenaren, zibilizazioaren, kulturaren, askatasunaren eta bizipozaren adierazpen gisa aldarrikatzea da.

Pantomima Full eta John Lanchester eta Marta Sanz idazleak izango dira, besteak beste, hamaikagarren edizioko protagonistak. John Lanchester idazleak Bilbo bisitatuko du El muro (Anagrama) argitaratzearekin batera. “Desberdina denari, etorkizunari eta norberari dizkiogun beldurrak aztertzen dituen alegia moderno baten itxuran dator haren azkeneko obra”.
Marta Sanz idazleak bere lanbide-ibilbidea gogoratuko du. Hamaika egunkari-artikulu, entsegu, poema-liburu eta eleberri idatzi ditu, umorea bereizgarritzat hartuta.

Aurten Bilboko Sozietate Filarmonikoan burutuko diren saioetan, umorea eta iraunkortasuna izango dira gai nagusiak, eta “Noeren ontziaren bidez islatu nahi izan ditu Asier Sanzek. Irudian, Ja! ikus daiteke, kosta ala kosta, argiaren laguntzaz aurrerantz nabigatzen”.

Aurreko hamar edizioetan, hainbat egilek hartu dute parte, esaterako: Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese, Joyce Carol Oates, Álex de la Iglesia, Jeanette Winterson, Elvira Lindo, Kepa Junkera, Imanol Uribe, Pedro Olea, Olmo, Forges, Gallego y Rey, Isabel Coixet, Bernardo Atxaga, ….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu