LITERATURA

Liburu eta Disko Azoka Donostian

Gipuzkoa Plazan jarrita dago Liburu eta Disko Azoka goizeko 11:00etatik zabalik, liburuak ikustatzera eta erostera joan nahi duenarentzat. Eta horrela egunero, uztailaren 15era bitarte.

Baina azoka guztiekin gertatzen den bezala, liburu berriak eta zaharrak ikusi eta erosteaz gain, ekimen paralelo asko gertatzen dira beren baitan, hala nola liburu aurkezpenak, errezitaldiak, idazleekiko hitzorduak eta elkarrizketak, eta abar.

Atzo, adibidez, San Jeronimo kaleko Liburutegiko Sotoan, Iñaki Egaña idazleak Donostia 1813 (Txertoa) liburuaren aurkezpena egin zuen. Eta gaur, Udal Liburutegiaren Sotoan, Alejandro Fernández Aldasororen Tal vez sea suficiente (Txalaparta) liburuaren aurkezpena ere egingo da.

Aurreko egunetan komentatzen genuen bezala, Hiru gutun Iruñetik (Pamiela) liburuaren irakurketa berezia egingo du bere egileak, Patxi Zubizarretak, bihar bertan, Joserra Senperenaren musikarekin eta Gema Arrugaetaren irudiekin.

Ostiralean,  Albert Salvadó idazlearen Abre los ojos y despierta (Meteora) liburuaren aurkezpena egongo da eta uztailaren 12an, Flavia Company idazlearen Volver antes que ir lanarena. Egun berean, arratsaldean, Liburutegiko Sotoan, Eli Tolaretxipi eta Flavia Company idazleek errezitaldi  berezia egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button