ARTEA

Bilboko udaltegietan “Expodistrito” programa ikusgai

Gaur berton abiatuko da Bilbon Expodistrito erakusketa ibiltaria, eta bertako lanen bildumak txandaka bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazioko, Castañoseko, Abandoko, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan.

Expodistrito aipaturiko udaltegietan pausatuko da datorren martxoaren 31ra arte, eta bertan, proposamen artistikorekin gozatu ahal izango dute ikusleek: Iñaki Alonsoren lanak bilduko dituen argazki erakusketa duzue, bai eta  oso adierazpen estilo eta teknika desberdinak dituzten lau pintura erakusketa, eta marrazketa eta eskulturak biltzen dituen Endika Basagurenen Word Sweet Word instalazioa ere. Horrez gain, hogei artista ingururen lanak biltzen dituen Encontrarte erakusketa kolektiboa ere programatu da.

Gaur berton, Montserrat Villamayor izango da San Inazioko Udaltegiko artista gonbidatua, “txokoak eta paisaiak, erretratuetan estilo figuratiboarekin eta errealistarekin egindako puska txikiak, biltzen dituen Nire espazioak, nire pasioak izenburuko mihise gaineko olio lanen hautaketarekin”. Otsailaren 3tik aurrera erakusketa Castañoseko udaltegian ikusi ahal izango da. San Frantziskoko udaltegian Txomin Goyoaga artista izango Euskerean bidetik izenburupeko olio-pinturen bildumarekin. Otsailaren hasieran erakusketa hori Begoñako Udaltegira eramango da, eta ondoren San Inazion ikusi ahal izango da.
Errekaldeko Udaltegiak Roman Arostegiren erakusketa jasoko du astelehenetik aurrera. Abandoko Udaltegiko erakusketa aretoak Encontrarte. Artistas por la verdad y la esperanza erakusketa kolektiboa hartuko du eta hilaren 17an inauguratuko da.
Honetaz guztiak gain, aipaturiko Iñaki Alonsoren eta Endika Basaguren artisten proposamen artistikoak ikusgai izango dira.

Erakusketa bakoitzeko egun zehatzak eta bestelako datuak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button