ARTEA

Bilboko Udaltegiek "Expodistrito"ren edizio berria jasoko dute

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak emango dio hasiera 2010eko lehen hiruhileko egitarauari. Oraingo honetan, Bizkaiko hiriko zazpi barruti zentroetako edozeinetara hurbiltzen diren bilbotarrek sei erakusketez gozatu ahal izango dute martxoaren amaierara arte, argazkigintzari eskainitako lau erakusketez eta pinturari eskainitako bi erakusketez, hain zuzen ere.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen proposamena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.

Urteko lehen hiruhilekoan, udal instalazioek honako erakusketa hauek jasoko dituzte: Argazkigintzaren barruan Distrito Foto 09 (Erakusketa hau San Inazio-Ibarrekolandako zentroan ikusi ahal izango da lehen aldiz, urtarrilaren 4tik 15era bitartean); Memorias de un Bilbaíno, (Castañoseko Udaltegian, Gabriel Barandaren argazkiak); El Alma Varada (Erakusketa honen irudiak Jon Rodríguez Bilbaok hartu zituen Euskadiko ontziola guztietan, ontzigintza sektorearen eta, batez ere, bertako langileen errealitatea erakutsiz); Shangai (Mikel Alonsoren irudietan Shangaiko portuaren dinamismoa, merkatuak, auzo zaharren eta hiri berriaren arteko kontrastea ikusiko da).

Pintura Guillermo Ortega Ituiñoren eta Rosa Valbuenaren eskutik helduko da Barrutiko Udaltegietara hiruhileko honetan.

Bilboko Udaleko Prentsa Kabinetea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button