BESTELAKOAK

Bilboko Udalak “#Gaztekluba Etxean” programa abiarazi du

Bilboko Udalak 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako #GazteKluba Etxean programa abian jarri du, “gazteei etxetik parte hartu eta gozatzeko moduzko aisialdi-aukerak eskaintzeko”.

Kirol, musika, zientzia zein umore arloetako hainbat erronka eta probatan parte har dezakete gazteok. Proba horiek, “entretenitzeaz eta dibertitzeaz gain, bizitza osasuntsuaren balioak eta ohiturak irakastea dute helburu”.
Parte hartzeko Instagrameko @gaztekluba profila jarraitu behar da. Erronka bakoitzak 48 orduko epea izango du parte hartzeko, eta parte-hartzaile guztien artean hainbat aisialdi-plan zozkatuko dira, egungo alerta-egoera gainditutakoan gozatzeko.
Gainera, bideo-casting lehiaketa bat ere antolatu da, musika-talentuak deskubritzeko  helburuarekin. Parte hartu nahi duten gazteek bideoak bidaliko dituzte gazteklubabilbao@bilbao.eus helbidera, edo Instagrameko @gaztekluba profilean etiketa ditzakete.

Aukeratutako guztiak #GazteKLUBA profilean argitaratuko dira eta Bilboko Udalak antolatutako etorkizuneko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button