ARTEA

Nikolas Lekuona argazki lehiaketaren deialdia

Nikolas Lekuona argazki lehiaketaren bigarren edizioaren deialdia zabaldu du Ortzadar Ordiziako Argazki Elkarteak. Estatuan bizi den orok parte har dezake lehiaketan. Argizaiola lehiaketaren sailkapenerako baliagarria da.

Lehiaketaren gaia librea izango da, eta partaideek gehienez lau argazki aurkeztu beharko dituzte apirilaren 19a baino lehen; Ordiziako txokoak sari bereziaren kasuan, berriz, hiru. Paperean aurkeztu beharko dira. Argazkion tamaina librea izango da, baina 40 x 50 passepartout-arekin muntatuak bidali beharko dira ondoko helbidera: Ortzadar Ordiziako Argazki Elkartea. Posta kutxatila 79. 20240 Ordizia. Irudi guztien atzealdean izenburua eta argazkilariaren identifikazioa jarri beharko dira.

Barrena Kultur Etxean emango dira sariak maiatzaren 31n. Bertan, gainera, lehiaketako lan hautatuekin osatuko den erakusketa izango da ekainaren 3tik 21era bitarte.

Sariak honakoak izango dira: lehenengo saria, 300 euro eta garaikurra izango da; bigarrena, 200 euro eta garaikurra; eta, azkenik, hirugarrena, 100 euro eta garaikurra. Ordiziako Txokoak sari bereziari dagokionez, Ordiziako inguruan ondoen islatzen dituzten hiru argazkien egileak 300 euro eta garaikurra jasoko ditu.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak ortzadarordizia.blogspot.com.es webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button