BERTSOTAN

Gaur berton hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldean jokatzen den sariketa da eta bi multzotan banatuko dira taldeak: Gaztetxoak (A) eta Nagusiak (B), A taldean 18 urtera arteko gazteak eta B taldean 25 urtera artekoak.

A multzoan bederatzi taldek hartuko dute parte, eta lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango dituzte. B multzoan sei taldek hartuko dute parte, eta bi finalaurreko eta finala jokatuko dituzte.
Saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egingo du fase bakoitzean aurrera, eta horrela, multzo bakoitzeko talde bi helduko dira finalera.

Gaur izango da lehen saioa Markina-Xemeinen, goizeko 10:30ean. Hortxe arituko dira Santa Eufemiko zelaixen eta Sagutxo kaskarinak taldeak.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bertsolari gazteen plazaratzean lagundu nahi du, izan ere, plazaratze horretan lagungarria da taldearen babesa.
Publikoari dagokionez, kanporaketetako ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxeak izango dira, eta finalaurrekoetako publikoa, euskara ikasleak izango dira. Lehenengo lau saioak goizez jokatuko dira, eta gainontzeko hirurak (finalaurrekoak eta finala) arratsaldez.

Saio eta talde guztien gaineko informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button