Nontzeberri

Bilboko Udal Txistulari Bandak hamaika kontzertu eskainiko ditu bihartik hasita

2010-2011 denboraldiko kontzertuen programazioa aurkeztu dute gaur Bilbon. Udal Txistulari Bandaren emankizunak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira A3 Aretoan 20:00etan.
Guztira 11 kontzertuz osatzen da denboraldia. Horien artean, konposatzaile handiei omenaldiak, estilo zeharo tradizionaleko musika edo ere berean berritzaileak, inprobisazio ariketa paregabeak, hain estimatua den Leioako Kantika Koraleko nesaka-mutilen eguberriko emankizun berriak edo Garikoitz Mendizabalek aurkeztuko duen disko berria.

Inaugurazio kontzertua bihar izango da Luis Jose Urteaga gipuzkoar musikariari eskainiko dion omenaldiarekin bat eginez. Denboraldian zehar Jesus Guridi ere omenduko du Bandak, Hitzordua otsailaren 9an, asteazkena, izango da.
Formato tradizionalean (lehen txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabala), lau kontzertu eskainiko ditu Bandak euskal musika tradizionalaren inguruan, Aita Donostiak eta Resurrección María de Azkuek bildutako musika tartean dagoelarik.

Gonbidatu bereziak ez dira faltako. Zikloaren bigarren kontzertua, urriaren 18an, Sabin Bikandi txistulariak eta Jeronimo Martin piano-joleak, Asier García Bandako atabalarekin batera inprobisazio ariketa egingo dute, partiturarik eta araurik gabe.
Azaroaren 8an, Aitor Amilibia eta Jose Antonio Hontoria musika irakasleen txanda izango da.
Leioako Kantika Abesbatzako neska-mutilen parte hartzea ere izango da aurten ere. Eguberri kontzertuan parte hartuko dute Basilio Astulezek zuzendurik.

Azkenik, martxoaren 16an, Garikoitz Mendizabal Bilboko Udal Txistulari Bandako Zuzendariak, bere bakarkako azken lana aurkeztuko du, Santi Ibarretxe, Josu Elberdin, Xabi Zabala, Pello Ramirez eta Kepa Junkeraren babesarekin.

Nontzeberri

Exit mobile version