ARTEA

Bilboko Sc Gallery aretoan, “Wall Between” erakusketa

Bilboko SC Galleryn Ekta, Talita Hoffmann, Ana Purna, Sawe, Amanda Baeza, Nacho Eterno eta Raisa Alava artisten lanak bildu dira, Wall Between erakusketa kolektiboan. Maiatzaren 24ra bitartean ikusi ahalko da.

Hormaren irudiak gaurkotasuna du eta bere sinbologia oso presente dago gaur egun. Wall Between erakusketan zubi faltsua deskubritzen da. Bi espazioren arteko zubia, fisiko eta metaforikoa: hormak banatzeko, baina era berean komunikatzeko.
Horma da askatasunaren aldeko mezuak jartzeko tokia, eta era berean, hiritar, pertsona eta nazioen artean sortzen den oztopoa.

Grip Face-ren komisariotza da oraingo erakusketa. Bere ibilbidea 2012an hasi zen Vías Subversivas erakusketa ibiltariarekin. 2013an, SR/OFF etorri zen. Orain, Wall Between erakusketan, artista guztiek dute zerbait komunean: marrazkia da oinarria eta espazio publikoa beren tokia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button