ESZENA

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia gaur hasiko da

Atzo, Barrainkua Kultur Etxean, Bilboko 35. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua aurkeztu zen. Aurtengo edizioan 13 taldek parte hartuko dute jaialdian. Hala, urriaren 18tik aurrera, eta hilaren 25era arte, egunero taularatuko dira obra bitxiak Pabellon 6, Indautxuko Karmengo antzoki eta Barrainkua Kultur Etxearen aretoan. Txotxongilo-emankizunez aparte erakusketak, ikastaroak eta artisten topaketak ere antolatu egin dira.

Macbeth, ya somos el olvido que seremos izeneko lanarekin zabalduko dira jardunaldiak.  Gaur berton izango da hori, Pabellón 6 aretoan, 20:30etik aurrera. Oholtza gainea egingo diren ikuskizunez aparte, kalean ere emanaldiak programatu dira. Hala, Greziatik datorren Teatro Nacional del Norte de Grecia delako taldeak El regalo izeneko lana egingo du gaur berton ere.
Beste egunetako emankizunen ordutegia eta kokapena jakiteko, begiratu hemen.

Modu paraleloan, bestelako hitzordu batzuk antolatu dira Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barruan. Guztira hiru erakusketa abiatuko dira Riberako merkatuan, Barrainkuako udaltegian eta BilbaoHistoriko aretoan. Bertan, adibidez, La historia de las marionetas del mundo ikusteko abagunea egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button