ESZENA

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, arrakastatsua

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak arrakastatsutzat jo du bere aurtengo edizioa, izan ere, hiru mila ikusle baino gehiago bildu ditu.

Jaialdia zuzentzen duen taldearen ustez, bete dira aurtengo ediziorako aurreikusitako helburuak: sinergiak, lana eta egitaraua oinarri, txotxongiloek Bilbon lekurik badutena argi geratu da, iaz lortutako ikusle kopurua aurten boskoiztu dela. 3.479 ikusle izan dira, guztira, hiriko 6 eskenatoki ezberdinetan banatuta, txotxongiloak mota guztietako ikusleengana iritsi dira.
Jaialdiaren zuzendaria Juanjo Corralesek aipatu ditu arrakastaren gakoetako batzuk: “Garrantzitsua izan da oso euskal hiru txotxongilo jaialdien (Bilbao, Sestao, Tolosa) arteko elkarlana, egitarauak partekatuz eta Euskal Herrian txotxongiloak garatzeko guztiontzako helburuak plazaratuz, betiere herritarrek kultur ekimenetan parte har dezaten eta txotxongilozaleen komunitatea bultzatzeko asmoa kontuan izanik”.

Jaialdia 10 egunez garatu da, azaroaren 23tik abenduaren 2ra. Katalunia, Aragoi, Andaluzia Australia, Italia, Grezia, Israel, Argentina, Hungariako 13 konpainia bildu dira guztira. Bai eta Euskal herrikoak ere, noski. Eta 13 ikuskizun eskaini dira Campos Elíseos antzokiko Cúpula areto, Harrobia, Pabellón 6, Arriaga plaza, Errekalde eta Deustuko udaltegietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button