IKUS-ENTZUN

Bilboko Nazioarteko Ikusezin Zinema

2013ko Nazioarteko Ikusezin Zinema Filme Sozialak Jaialdia irailaren 26tik urriaren 3ra bitarte ospatuko da. Ekimenak gure gizarteak bizi duen testuinguru soziala islatzea du helburu, eta hori dela-eta, generoen arteko ezberdintasuna, giza-eskubideen urraketa, justiziarik eza, kultura aniztasuna, elkartasuna, elkarlana eta ingurumena bezalako gaiak dira bertan jorratzen direnak. Film hauek ez dituzue ohiko pantaila komertzialetan agertzen, bestelako errealitateak islatzen dituztelako.

Hainbat titulu jasoko dira egun hauetan, eta bestelako jarduera paraleloak ere bai, hala nola, Invisible Express film laburren lehiaketa. Hau, irailaren 18tik, irailaren 25era ospatu da.

Zinema ziklo honek ere jarraipena izango du asteburuan, Mungian eta Elorrioko Arriola kulturunean ikusi ahalko dira Bilbon pantailaratuko diren hainbat film.

Non, zein titulu eta ordutegiak kontsultatzeko, klikatu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button