ESZENA

Pepe Viyuela aktoreak “Encerrona” aurkeztuko du Bilbon

Pepe Viyuela aktore espainiar ezagunak Encerrona obra antzeztuko du asteburuan Bilboko Pabilioi 6 aretoan, larunbatean, 20:00etan eta igandean, 17:00etan. Pabilioi 6 aretoaren arabera, “aktorea, pailazoa, poeta eta aktibista Pepe Viyuela, gure sortzaileetako bat, gurekin giltzapetuko da”.

Hurrengo asteburuan, irailak 16 eta 17, halaber, Teatro en el Aire konpainiak La Cantina antzezlana aurkeztuko du: “40 pertsonentzako esperientzia antzezlan-sentsoriala aurkezten du. Bukaeraren planteamentuarekin datoz: hiltzeko jaioak gara, hori da ziurtasun bakarra. Hortaz, gozatu dezagun BIZItzaz. Mexikar kutsua duen taberna bitxia”.

Azkenik, gogoratu hilabete honetan ere Chichinabo Cabaret obra ikusteko aukera izango dela.

Pabilioi 6 aretoaren egutegia: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button