LITERATURA

Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma Erein argitaletxearentzat

Astelehen honetan, Areatzako Pasealekuan, Azokaren Karpan Bilboko 47. Liburu Azokaren Urrezko Luma entregatu zaio aurten bere 40. urteurrena ospatzen ari den Erein Argitaletxeari.

Euskal kultura babesteagatik, eta hasieratik, urte gogor haietan sormenaren eta gizartearen aldeko lanari balioa emateko,  berrogei urteetako konpromisoa eskertu nahi izan diote honela Erein argitaletxeari, Azokaren Urrezko Luma entregatuz. Gainera datorren 11ra arte, Bilboko Liburu Azokako protagonista Erein argitaletxea izango da, bere omenez jarritako erakusketari esker.

Sari emate horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Andoni Iturbek Jose Agustin Iturriri eman dio saria. Azken horrek hasierako garaiak nolakoak zian ziren kontatu du, eta azpimarratu du Frankismoaren ondorengo urteetan euskal kulturaren leherketa bat izan zela eta eurek ere horren aldeko konpromisoa hartu zutela, “gure identitatea berreskuratzeko”.

Iñaki Aldekoak bere aldetik, Erein argitaletxearen perlak aipatu ditu, izan ere Saizarbitoria edota Atxagaren obra nagusiak bertan argitaratu baitira. Liburu Azokako Asier Muniategik esan du  lehenengoz ematen zaiola sari gozo hau argitaletxe bati, izan ere,  euskarazko argitaletxe batek 40 urte betetzea oso gauza garrantzizkoa baita, bertan idazle inportante askok argitaratu baitituzte beren obrak”.

Aste honetan ere, Zazpi Kale saria banatuko da eta Jon Arretxek hartuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button