BESTELAKOAK

Bilboko kultur ekosistema osoa agenda batean

Bilboko Udalak hiriko erakunde eta entitateek sortzen dituzten kultura programak agenda batean bildu ditu: bilbaokultura.eus. Webgune horretan kontsultatu eta deskargatu ahal da informazio guztia.

Bilboko Udalak tai gabe kultura-jarduerak eskaintzen dizkie herritarrei, eta orain sektoreari laguntzeko ekimen guztiak jarri ditu online agenda baten bidez. Adin, publiko eta gustu guztietarako proposamenak hainbat multzotan banatuta daude: literatura eta zientzia, arte eszenikoak, museoak eta galeriak, zinema eta ikus-entzunezkoak, musika, ondarea eta folklorea.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako agendan, probak eta kirol-, zientzia- eta umore-erronkak proposatzen dituen BilbaoGazte topatuko dute gazteek. Idazketaren zaleek Blas de Otero Bilbo Uria Nazioarteko XIII. Poesia Lehiaketari buruzko informazioa kontsultatzeko aukera izango dute hor. Umorearen zaleek Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia hainbat ediziotan parte hartu duten pertsona ezagunen hitzaldiak aurkituko dituzte. Azkuna Zentroaren online proposamenak ere bertan daude, bai eta eliburutegia webgunea.
ABAOk opera onenaz gozatzeko aukera eskaintzen du. La Fundición-ek atzera begiratu du eta aurreko urteetan lagun izan dituzten artistak gogoratu ditu.  Azkenik, Euskal Museoak ere bere bilduma online partekatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button