BESTELAKOAK

Bilboko Itsas Museoak “Komiki lehiaketa” antolatu du

Itsas Museoak I. Komiki lehiaketa antolatuko du 6-18 urte bitarteko gazteentzat. Aurkeztu beharreko lan guztiek itsas gairen bat izango dute hizpide.

Modu indibidualean edo taldean hartu ahal da parte, eta gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketak hiru kategoria izango ditu: lehena, 6-12 urte bitarteko umeentzat, bigarrena, 12-18 urte bitarteko gazteentzat; eta azkena 18 urte baino gehiagoko helduentzat. Aurkeztutako komikiak, euskaraz, erdaraz edo mutuak izango dira eta hoberenen artean bost sari interesgarri emango dira.

Ezinbestez, “lan guztiek itsas gairen bat izango dute hizpide, pertsonaiak originalak izango dira, eta trama Itsas Museoarekin erlazionatuta egongo da, zentsu orokor batean, hau da, Bizkaiko Golkoa, Karola Garabia, Euskalduna Ontziolak, Bilboko Itsasadarra, Bilboko Portua, Bilboko Kontsulatua, zirgariak, zamaketariak, sardinerak, euskal piratak, euskal nabigatzaileak, J.S Elcano, Andres de Urdaneta edo Jose Luis de Ugarte, esaterako”.

Obrak aurkezteko epea otsailaren 22an amaituko da.

Lehiaketaren oinarriak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button