ARTEA

Bilboko “Expodistrito”, aldi baterako erakusketak

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekorako programa inauguratuko du bihar, apirilaren 13an. Ekimenaren helburua ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea da.

Ohi bezala, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko, Burtsako eta Abandoko udaltegietara eroango dira hainbat erakusketa berri: “bost artistaren bost pintura erakusketa ibiltari eta Lagun Artean harrera zentroak sustatuta, etxerik gabe dauden emakumeei eta gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran daudenei buruzko argazkigintzako beste bat”.

Benkhay artista marokoarraren oihaletan basamortuko koloreak eta materia ikus daitezke. Pertsiarra den Simin Shahrokhi lanetan emakumearen begiradak nagusitzen dira. Murmuros erakusketak Maite Márquez Peña artistaren olio bilduma jasotzen du, non estilo surrealista erabiliz bizipen pertsonalak plasmatzen dituen. Miguel Corderoren marrazki erakusketan, errotulagailuak eta markagailuak erabiliz, izaera abstraktua duen obrak agertuko dira. Hiruhileko honetarako programatu diren erakusketak, eguneroko bizitzan sarri askotan ikusezin bilakatzen diren errealitateak erakusten dituen emakumeei buruzko Kalea Bilbon, emakume aurpegiarekin proiektuarekin osatzen dira. Argazki erakusketaren helburua, etxerik gabe eta gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden emakumeen errealitatearen gainean sentsibilizatzea da

Expodistrito barruan beste bi erakusketa ere programatu dira. Lehenengoa, Global Art-ek bultzatutako #Muéstrate SWH, Wolf-Hirschhorn Sindromeari buruzko zenbait argazkirekin. Bigarrena ez da ekainaren lehen hamabostaldira arte helduko ikusleengana, Abandoko Udaltegian, eta Euskal Akuarelagileen Elkarteko tailerretan egindako azken artelanen talde erakusketa da.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak, barrutietako programazioa jasotzen duen www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button