ESZENA

BreakOnStage asteburu honetan izango da

BreakOnStage kale kulturako espresio artistikoen jaialdi erraldoiaren hamaikagarren edizioa da apirilaren 21ean, 20:30etik aurrera egingo da Bilbao Arena gure berrian.

Gazteei zuzenduta eta gazteek sortutako ekimena honek proposamen ederrak eta interesgarriak ekarriko ditu. Azpimarratzekoak Scott Marquese dantzariak egiten duen popping-a eta mugimendu robotikoen show-a.

Breakdance lehiaketaren barruan lau talde arituko dira asteburu honetan: Vagabond Crew (Paris) munduko break talde txapelduna ; Roochen Crew (Brusela) taldeak koreografia sortzaile, originala eta dibertigarria egiten du; Fusion Rockers (Madril) Espainiako bi talde potenteenak elkartzetik sortu da, eta azkenik, Born Free (Zaragoza) taldeko gazteek popping, locking eta bboying dantzak egiten dituzte. Honetaz guztiaz gain, Rapsusklei taldearen hip hop kontzertua egongo da eta DJ Renegadek ere gauza bera egingo du.
Street Dance ikusgarriak ere egingo dituzte Delirium Tremens (Iruñea)eta Ale Hop (Bilbao) taldeek.




Musikaz gain, Dirt Jump diziplinan Martxel Arribillagak jauzi ikusgarriak egingo ditu bizikletarekin; Slack line ere egongo da, orekan oinarritzen den kirola da, soka elastiko batetan jauziak eta mugimendu dinamikoak egitean datza.

Ez ahaztu, bihar, 16:30ean, Bilboko BBK Aretoan inguruko gazteei zuzendutako buruz buruko breakdance lehiaketa egingo da eta 20:30ean, BreakOnStage jaialdian finala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button