LITERATURA

Bilboko Euskararen Etxeak “Hi(ZKI)bridoak” zikloa aurkeztu du

Bilboko Euskararen Etxea eraberritze prozesu batean murgilduta dago, eta horren ondorioz, makina bat nobedade aurkeztu ditu. Atzo, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusiak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak horren gaineko xehetasunak eman zituzten.

Hasteko, Euskararen Etxeak bere ordutegia handitu du, eta beste aldetik, bertako eragileek, aukera handiagoa izango dute Euskararen Etxean dauden lau aretoak erabiltzeko. Izan ere, aretoetan, hainbat obra burutu dira, gune horiei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko asmoz. Horrekin batera, Euskararen Etxean dagoen Interpretazio Zentroko Eskola Programa ere berritu da. Entitatearen zerbitzu guztiak oraintsu sareratu den webgune berrian eskuragarri daude.

Beste aldetik, literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan, Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa abiatuko da bertan, otsailetik maiatzera bitarte, eta Anarik, Itxaro Bordak, Ibon RG-k eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute, besteak beste.
Guztira, bost ekitaldi antolatu dira. Lehenengo ekitaldia, Buztinezko etorkizuna, Itxaro Borda eta Ibon RG bikotearen eskutik etorriko da, otsailaren 27an. Ondoren, honako hitzorduak izango dituzue gozagarri: Muga Anfetamiña Xabier Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako egitasmoa; Habiak, Anariren lan homonimoan oinarritutako arte erakusketa kolektiboa (Anari taldeak zuzenekoa joko du); Txakur Gorria Sormen Kolektiboak aurkeztuko duen Orainminean ikuskizuna, artea eta bertsolaritza batzen dituen bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat. Eta azkenik, bosgarren ekitaldian, bertsoa eta literatura nahastuko dira Mari Luz Esteban, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza sortzaileekin.

Emanaldien gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button