ESZENA

Bilboko Euskalduna Jauregiak musika eta antzerkia programatu ditu egunotarako

Musika eta antzerkia izango dira aste hauetako protagonistak Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaur berton, uztailak 8, aurrentzako Zirkoteke ikuskizuna ondu dute bertako programatzaileek.Zirkoteke erritmoz, kreatibitatez eta peripeziaz beteriko zirkua, herrira heldu da mugak gainditzeko. Gaitasun ezberdinak ezagutzeko eta elkartasun kolaborazioa lantzeko. Etorri zaitez eta ikusi dena posiblea dela!”

Biharko saioan, Hibai Etxebarria musikariak Benito Lertxundi omenduko du. Kontzertu honetarako, Orioko bardoaren 80. hamarkadako kantu ahaztuak berreskuratu ditu eta bere proiektuaren soinura eramango ditu.
Uztailaren 10ean, Erre Produzkioak La guerra del sofá izeneko lana aurkeztuko du. Sofa etxeko borroka luzeen eta azkarren erdigunea da. Bertan islatzen diren arazoak (telebistaren agintea nork duen, bietako zeinek ateratzen duen zaborra edo nork berritzen duen komuneko papera) ez dira handiak, txikiak baizik, ezaugarri eta mania ezberdinetatik sortzen diren txinpartak dira. Azken batean, egunerokoak eragiten dituen barre algaretarako gonbita da, gehiegi dakien sofa baten bidez.
Egun horretan ere, Amaral eta  McEnroe taldeek kontzertua eskainiko dute.

Eta igandean, uztailak 12, Piraten istorio bat izeneko antzezlan ikusteko parada egongo da. Protagonistek kutxa bat aurkituko dute. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa topatuko dute. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira. Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren botereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidaia honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button