BESTELAKOAK

Bilboko eta Gasteizko inauterietako kartelak

Gaur berton, Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Zinegotzi Itziar Urtasunek 2013ko Bilboko aratusteetako 6 kartel finalisten artetik erabakitako irabazlea aurkeztu du Bilboko Zabalgune Eraikinean. Irabazlea Cesar Nuñez Alvarez (Astorga) egilearena izan da eta bere lanak Lehoi izena dauka. Beste finalistak Símbolos, Carnavalea, Baldosa Curiosa, Bilbao se Disfraza eta Frankissmouse kartelak ziren.

Aurtengo parte hartzea txikiagoa izan baldin bada ere, kalitatea nabarmendu du epaimahaiak. 90 kartel aurkeztu dira guztira. Gehienak Euskal Herrikoak badira ere, Espainiatik ere askotxo heldu dira lehiaketara.

Urtarrilaren 14tik 18ra bitartean, hiritarrek aurtengo kartela zein den erabaki ahal izan dute. Guztira 7420 boto jaso dira bai Udaleko webgunean, bai Zabalgunean bertan eta bai eta komunikabide laguntzaileen web orrietan.

Irabazleak 2000 euroko saria eskuratuko du lanarengatik.

Era berean, dagoeneko Gasteizko 2013ko Inauteriak iragartzeko kartela zein den erabakita dute arabarrek. Izan ere, Zigor Samaniego jaunaren Osombroso izenburuko kartelak irabazi du Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button