BERTSOTAN

Bilboko Erronda kaleko tabernetan bertso txapelketa, gaurtik aurrera

Gaur abiatuko da Erronda kaleko lau tabernek eta 7Katu gaztetxeak antolaturiko bertso txapelketa. Guztira 25 bertsolari gaztek hartuko dute parte ekimen berezi horretan.

Gaur, 20:00etatik aurrera, Errondako bertso txapelketa abiatuko da Errondabide tabernan, eta hor sei bertsolarik kantatuko dute: Markel Baroja, Uxue Elgorriaga, Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu, Urko Arregi eta Nahia Ibarzabal.

Hurrengo saioak, otsailaren 20an eta 27an izango dira.  Azkenengo kanporaketa martxoaren 6an izango da, Bira! Tabernan.

Final handia Zazpi Katu Gaztetxean antolatu dute, martxoaren 15ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button