BERTSOTAN

Bilboko Erronda kaleko tabernetan bertso txapelketa

Gaur abiatuko da Erronda kaleko lau tabernek (Adaxka, Errondabide, Bira eta La Villa) antolaturiko Bertso Erronda bertso txapelketa. Makina bat bertsolari gaztek hartuko dute parte ekimen berezi horretan.

Gaur, Bertso Erronda lehiaketaren lehen kanporaketa da Adaxka Kultur Elkartean, 19:30ean hasita. Bertan Paule Ixiar Loizaga, Ander Anakabe, Maddalen Ruesgas, Urko Arregi, Igor Galartza, Nahia Ibarzaba bilduko dira.

Hurrengo saioa, otsailaren 5ean izango da Errondabide tabernan, eta hantxe Mikel Aiartzaguena, Maider Barañano, Kerman Diaz,Aissa Intxausti, Jon Ander Oregi,  eta Lierni Rekondo juntatuko dira.

Otsailaren 12an eta 19an izango dira azken saioak, La Villan eta Biran, hurrenez hurren. Final handia otsailaren 28an izango da, 7Katu Gaztetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button