BESTELAKOAK

Bilboko Biba! aretoaren abenduko egitaraua

Biba! Bilboko alde zaharren kokatutako kultur gune berriak hil honetako programazioa iragarri du. Hala, bihar bertan, Laurobak kontzertu akustikoa egingo du, 20:00etatik aurrera.

Abenduaren 4an, berriz, bisita gidatua ondu dute Bilbo Alde Zaharrean barrena, eguerdian. Abenduaren 6an, eta Afrika ruge lelopean, umeentzako saioa izango da, egun osoan: ipuinak, tailerrak, dantza eta musika. Hilaren 9an, Mikel Uraken musikariaren emanaldia, 20:30ean.

Abenduaren 23an, antzerkia izango da, 19:00etan: Bihotz zalataria. Hilaren 27an, Imanol Ituiño magoaren bi saio eta 28an, Jordi Montañez musikari katalanaren kontzertua, 20:00etan.

Azkenik, abenduaren 29an, eta Neskafandra taldearen eskutik, Baltza nazela dineure ikuskizuna izango da: Lorea Agirre, Maialen Lujanbio, Mursego, Anari… Ikusgarri hori aurtengo Eako Poesia Egunetan aurkeztu zen estreinakoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button