BESTELAKOAK

Bilboko Aste Santua euskal kulturaz beteko da

Apirilaren 17tik 21era, Bilboko kale eta eraikin esanguratsuenetan makina bat ekitaldiz gozatzeko parada izango da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ondu duten basque FEST jaialdiaren baitan.

Antolatzaileen arabera, “jaialdiaren xedea gertakizun bakarra, irekia, nazioartekoa izatea da, euskal kulturarekin hitzordua, bere zentzu zabalenean. Musika, diseinua, gastronomia, kirola… Tradizioa, berrikuntza, artea, abangoardia… Gure kultura: herrikoa, euskalduna, kosmopolita”. Finean, euskal kultura erakargarri bihurtu nahi dute, turismoari begira.

Bada, itsasadarrean herri kirolak izango dira; Ensancheko plazan, merkatu kulturala; Alondegian musika, Audience, Bakelite, Willis Drummond…; Arriaga antzokian udaberriko artisau feria… Egitarau oparo horren berri izateko: basquefest.com.

“euskalduna ulertzeko modu unibertsala izan nahi du (jaialdiak), hau da munduan onartutako eta ezaguna den nortasun zein identitate propioa duen kultur komunitatea, Adourretik Ebrora doana”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button