LITERATURA

Jokin Zaitegi Sariketako irabazleak jakinarazi dira

2017ko Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka banatu da eta Amaia Apalauza eta Iñigo Roque Zaitegi sariaren irabazleak izan dira.

Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa.
Aurkezturiko lan guztien artean Asun Garikanok, Xabier Olarrak eta Xabi Payak osaturiko epaimahaiak aipatutakoen proposamena kontuan hartu du.
Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Kazuo Ishiguro nobelagile japoniar-britainiarraren The Remains of the Day euskaratu beharko dute itzultzaileek, eta 2018 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Zaitegi Sariaren azken lana Svetlana Aleksiévich idazlearen Gerrak emakume-aurpegia du kronika-liburua izan zen, bielorrusiarra izan baitzen 2015eko Literaturako Nobel Saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button